INFO
2011 urtetik aurrera ez nintzen irratiko txosna antolatzen aritu. Osasun arazoek ezinezkoa egiten zidaten horretan aritzea. Jende askok (agian) ez du jakingo baina txosna bat aurrera ateratzeak izugarrizko lana du atzean, eta Molotoff-eko txosnan lan talde zoragarriak bazeuden ere, guztiak kordinatzeko lana (jaietan egiten genituen beste lanekin batera), esfortzu izugarria zen guretzat.2011. urtetik aurrera, irratiko beste lagunen esku geratu zen txosnaren antolaketa. Pauso handia (beharrezkoa) eman zen Donostiako TTan-Ttakun irrati libreko lagunekin batera elkarlanean antolatzeko erabakia hartu zanean. Orduz geroztik, Nokonoren gain geratu zen kordinazio lana (txosna batzordeko harremanekin batera). Urteetan maitasun handiz landutako haziak, fruituak ematen jarraitu zuen, beraz.
Urte hauetako informazio eskaxa daukat (kartelak eta gutxi gehiago)
Guztion esku hauek osatzea beraz.